Profesionalentzako jarduera gida

Salto Project / Projets Intellectuels  / Profesionalentzako jarduera gida

SALTO —Social Action for Life Quality Training and Tools— proiektuak honako hau du oinarri: mendekotasun egoeran dauden adinekoei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei —batez ere Alzheimerren gaixotasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak edo nahasmendu psikiatrikoak dituztenei— laguntzen dieten profesional sozio-sanitarioen beharrezko egokitzapena eta prestakuntza. Proiektuak, bere osotasunean, animazio sozialaren kultura eta laguntza teknika ezfarmakologikoak sustatzeko asmoa du. Izan ere, bi elementu horiek erabakigarritzat hartzen ditu mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Horretarako, SALTO proiektuak indarra egiten du jarduera profesionalak, ekarpen teorikoak eta esperientzia berritzaileen sustapena nahasten dituzten tresnen garapenean. Egindako lanari esker, lorpen hauek gauzatu dira: sektoreko funtsezko profesionalei jarduera egokien inbentario bat eskaintzea, parte hartzen duten herrialde guztietan; Animazio Sozialeko prestakuntza ikastaro bat sortzea, zazpi moduluz osatua; eta, azkenik, gida praktiko hau osatzea, esperientzia, kontzeptu, teknika eta ekintza nabarmenak agerian jartzeko. «Animazio sozialerako gida tekniko» honek modu naturalean osatuko du dagoeneko emanda dagoen prestakuntza. Dena den, profesional guztiek eskuragarri eta erabilgarri izatea da helburua, prestakuntza hori jaso duten ala ez. SALTO proiektuaren liderra ETCHARRY da, gizarte langileak prestatzeko erakunde bat, Pirinio Atlantiarretako eta Landetako (Frantzia) sare profesionalen barruan dagoena. Horrez gain, beste erakunde hauek daude proiektuaren inguruan:

− CAMINANTE, Frantziako eskualde horretan zenbait baliabide sozio-sanitario kudeatzen dituen elkartea.

− L’AAPAVA, Ipar Euskal Herrian adinekoentzako bi zentro kudeatzen dituen erakundea (Frantzia).

− CEFAL, egoitza Bolonian (Italia) duen lanbide heziketako erakundea.

− BOLONIAKO UNIBERTSITATEA, «Giovanni Maria Bertin» Hezkuntza Zientzien Departamentua (Italia).

− C’ENTRO, erakunde sozial batzuk koordinatzen dituen Venetoko (Italia) elkartea.

− MATIA FUNDAZIOA eta bere zientzia sozialen ikerkuntzako INSTITUTUA, adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei arreta eta laguntza emateko eredu propioa garatu duena (Espainia). − Gizarte Berrikuntzako LHII, animazio sozialeko lanbide heziketan espezializatutako zentroa, Hernanikoa (Espainia).

− VILA MARIA, nahasmendu psikiatrikoak edo desgaitasun intelektualak dituzten helduentzako arreta sozialeko zentroa, Pulakoa (Kroazia).

− DIOPTER, Pulako (Kroazia) lanbide heziketako erakunde bat.

Profesionalentzako jarduera gida